Europar Batasuneko proiektu lehiakor bat da, FEDER funtsek diruz laguntzen dutena, POCTEFA deialdiaren baitan. Egitasmoa 2018tik 2020ra garatuko da, hiru erakunderen artean: Etcharry Formation Développement, Nazaret Zentroa eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko Saila. Sarea proiektuaren oinarria da gizarte esparruko profesionalak hurbiltzea (haurrak eta mendekotasuna duten adineko pertsonak babestea).

Sarea proiektuak mugaz gaindiko profesionalen trukea proposatzen du, gizarte esku hartzearen esparruan (haurrak eta mendekotasuna duten adineko pertsonak babestea). Ekimen honen helburua da mugaren bi aldeen artean jakintza trukatzeko dinamikak eta tresnak bideratzea, horrela jardunbide egokiak ezagutzeko eta etorkizunean transferentziak eta egokitzapenak egin ahal izateko. Horiei esker lanbideko eta prestakuntzako jardunbideak koherenteak izatea lortu nahi da, hala, onuradunek arreta eta laguntza hobea izan dezaten.

Helburua da profesionalak biltzeko dinamikak aktibatzea mugaren bi aldeetako ezagutzaren trukea errazteko, eta, horren ondorioz, lan eta prestakuntza esperientziak partekatzeko guneak sortzeko.
Proiektu hau sortu da irmoki uste delako truke horrek gizarte esku hartzeko gizarte zerbitzuak eta programak transferitu eta egokitzeko aukera ekarriko duela. Horiei esker, koherentzia lortuko da prestakuntza akademikoaren zein zuzeneko arretaren ikuspegitik, beti EAEko mugaz haraindiko eremuan kokatzen diren programen onuradunen mesedetan.

Proiektu hau babesten dute Gipuzkoako Foru Aldundiak (Haurren eta Nerabeen Babeserako Zerbitzua eta Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza Nagusia) eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques kontseiluak (Service transfrontalier- pôle enfance et famille – Dépendance).