Lan metodologiak sarean lan egitea proposatzen du, mugaren alde bateko eta besteko partaideen truke profesionalaren eta pate hartzearen bidez. Horretarako guztirako, proposatu da eremu edo gai espezifikoetako lantaldeak sortzea.
Behetik gorako lan metodoari esker, landuko diren esku hartze eremuetako profesionalek (babesgabetasun egoeran dauden adingabeak eta mendekotasuna duten adineko pertsonak) identifikatu dituzten beharrak jaso eta aldera ditzakete eta beren jardunbideak berriz pentsatu, zalantzan jarri ditzakete eta gogoeta egin dezakete, esku hartzeko proposamen berriak egiteko xedearekin. Lan metodo malgua da, eta xedea da identifikatutako beharren inguruan zaintza sozialerako tresna eta azterketa tresna izatea. Hala, 6 lantalde eratu dira eta bakoitzak gai bat landu du mugaz haraindiko eremuko profesionalek proposatutakoen artean. Haurrak babesteko eremuan taldeak hauek dira:
– Gazte helduak
– Laguntzailerik gabeko adingabe atzerritarrak
– Familiaren papera babes neurrietan (harrera sekuentziala)
– Anai-arreben harrera eta babeserako neurriak. Mendekotasuna duten adineko pertsonei dagokienez, hauek dira taldeak:
– Familien inplikazioa zaharren egoitzetan.
– Adineko pertsonei laguntzea eta babestea etxean eta erakundeetan.
