“ADINEKO PERTSONAK ETA FAMILIEN INPLIKAZIOA” lantaldeak familiek adinekoen egoitzetan duten zeregina aztertu du. Talde horretan, jardunbide egokiak trukatu dira mugaren bi aldeetan, eta kolektibo horrentzako zerbitzu ezberdinetan egin daitezkeen esku-hartzeei eta egin daitezkeen hobekuntzei buruzko gogoeta egin da. RESEAU EHPAD Pays Basquek gidatu du talde hori.