Prestakuntza ardatz duen Sarea proiektuaren azken fasean sartuko gara. Testuinguru horretan, azaroaren 13an, ostiralean, online mintegi bat egingo da “Adineko Pertsonen Bizi-Kalitatea COVID Garaian” izenburupean.
Teresa Martínez Osasun Zientzietan doktorea eta ACPn aditua da eta hitzaldia emango du. Ondoren, pandemiaren garaian beren esperientziak partekatuko dituzten hainbat zentrotako profesionalen testigantzak izango ditugu.