Etcharry Formation Développement (Iparralde) erakundeak bi jarduera eremu nagusi ditu; batetik, gizarte laneko eta osasun eta gizarteko esparruko prestakuntza, eta, bestetik, lurralde garapenerako jarduerak.
EFD lurraldeko eragileentzat bideratzaile bat da gizarte lanaren eta osasun eta gizarte arloaren esparruetan. Kudeaketa eredu proaktiboa erabiltzen du ikerketarako eta berrikuntzarako, antolaketa eta gizarte aldaketei aurrea hartzeko. Hainbat esparruren arteko lotura bideratzen du. Alde batetik, gizarte bokazio eta misioa duten eragileen gaitasunen prestakuntzan lan egiten du eta, bestetik, prestakuntza programen bidez lurraldearen arazoak konpontzen saiatzen da.