Deustuko Unibertsitateak (Hegoalde) 120 urte baino gehiagoko esperientzia du unibertsitate mailako prestakuntzan eta gizartearen enplegu beharrei erantzuteko lan egiten du.

Bere izaera berritzaileari esker, Deustu aitzindaria da titulazioak eta egiturak egokitzen Europako Unibertsitate Eremu berrira. Gizarte Laneko Sailak egitasmo honetan parte hartzen du bazkide gisa, bere lurraldeko erakunde eta elkarteekin lankidetzan aritzeko duen estrategiaren baitan. Horrela, bere helburu nagusietako bat lortzen du: lurraldean presente egotea, ikerketen eta ekintza aplikatuen bidez, eta ikerketa taldea nazioartekotzea, jakintza integratuagoa eta elkarri lotuagoa eraikitzeko.

Bestalde, Deustuko Gizarte Balioen taldeak ikerketak egiten ditu, ematen dizkiguten datuetan oinarrituta. Horiei esker, gizartean esku hartzeko sistemak hobetu ahal izango dira eta gizarteak aurrean dituen inklusio-esklusio prozesuei erantzun egokia eman ahal izango zaie.

Campus SSOK
Deustoko Unibertsitatea