persona mayor
persona mayor
Egilea: Damir Bosnjak

Otsailaren 28an, Nazaret Zentroak, Deustuko Unibertsitateak eta Etcharry Formation Développement erakundeak SAREA proiektua aurkeztuko dute Uztaritzen (Frantzia).

Sarea deitutako proiektua POCTEFA 2018-2020 programaren baitan garatuko da, FEDER funtseko diru laguntzarekin.

SAREA gizarte alorreko profesionalak gerturatzean datza (haurrak eta mendekotasuna duten adineko pertsonak babestea) jardunbide egokiak, eredu berritzaileak eta formakuntza ikasteko eta trukatzeko. Helburua da Pirinioetako alde bietan zerbitzua hobetzea.

Proiektua babesten dute Gipuzkoako Foru Aldundiak (Haurren eta Nerabeen Babeserako Zerbitzua eta Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza Nagusia) eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques kontseiluak (Service transfrontalier- pôle enfance et famille – Dépendance).

Gainera, mugaren bi aldeetako 20 erakunde baino gehiagok parte hartzen dute.

Iturria: Nazaret

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude